lunes, 22 de marzo de 2010


Get a Voki now!

miércoles, 3 de febrero de 2010

OTSAILAK 28. MUNDUKO GAIXOTASUN ARRAROEN EGUNA

Zer dira gaixotasun arraroak?
10.000 biztanletik bosti baino gutxiagori eragiten dien gaixotasuna arrarotzat jotzen da Europan.
5.000 - 8.000 gaixotasun desberdin. Biztanleen artean %6 edo %8 dago gaixotasun arraro batek jota, Europan 29.000.000.
Euskadin ia 200.000

domingo, 15 de noviembre de 2009

ZIENTZIA ASTEA 2009

Pasaden astean ospatu zen Bilboko Arenalean Zientzia Astea 2009.
Bertan Matematikarien stand bat egon da eta buruketa batzuk proposatzen zituzten hortik pasatzen zen jendeak ebazteko.

1. buruketa (0 eta 13 urte bitartekoak)
Haur talde bat udalekuetara joan da. Terueletik joandakoak, Oviedotik joandakoaren erdia dira; Oviedo eta Santanderreko haurrak guztira zortzi dira eta Santanderretik joandako haurren kopurua, Logroñotik joandakoen bikoitza da.
Zenbat haur daude guztira udalekuetan?

2. buruketa (14 eta 18 urte bitartekoak)
7 bider 5 ber 41 zenbakiak 30 zifra ditu sistema hamartarrean. 30 zifra horien artean, ba al dago gutxienez 4 aldiz agertzen denik? Arrazoitu zure erantzuna.

Animatu eta zure erantzunak bidali.

miércoles, 11 de noviembre de 2009

HIRU KAXAK

Aste honetan mintegi aldaketa egin dugu eta hiru kaxa prestatu ditut, bakoitzean etiketa bat jarriz. Lehenengo kaxan "liburuak" ipini dut, bigarrenean "jokuak" eta hirugarrenean "liburuak eta jokuak".
Mintegi berrira ailegatu naizenean kaxak zabaldu ditut eta konturatu naiz hiru kaxak txarto etiketatuta egon direla.
Zuk nahi duzun kaxatatik gauza bat ateratzeko aukera ematen badizut, kaxak ondo etiketatzeko kapaza izango zinen ?

martes, 3 de noviembre de 2009

BESTE BURUKETA BAT

Aizkolari batek 20 minututan hiru zatitan mozten du 6 metroko endor bat. Zenbat denbora behar izango du 12 metroko enbor bat 6 zatitan mozteko?


Buruketa hau Graffiti programaren blogetik hartu dut

viernes, 30 de octubre de 2009

4. EGUNA

Gaur 4. buruketa egin duzue. Ematen du pizkanaka pizkanaka hasi zaretela ulertzen buruketak ez direla arin egin behar.
Beti pentsatu behar dituzue esaten dituzuen gauza guztiak ze gauzak ez dira beti izaten lehenengo momentuan ematen duten moduan.
Atzo zein ariketa ipini behar nuen pentsatzen nengoen bitartean irratia piztu nuen. "Radio euskadi" zegoen Graffiti programa eta gogoratu nuen eguenetan matematikari buruzko saioa ematen dutela. Oso amenoa. Eta astero ipintzen dute buruketa bat entzuleek ebazteko. Pasaden astekoa hau izan zen:
"Aintzane, Ainara eta Raul oso lagun onak dira eta gehienetan elkarrekin joaten dira leku guztietara. Izan ere, Aintzane badoa festa batera Ainara ere badoa, eta Ainara ez badoa, Raul ere ez. Asteburuan dago festa bat eta sarrera bakarra dute. Nor joango da?"

martes, 20 de octubre de 2009

2. BURUKETA

2. buruketa egin dugu jada eta oraindik jarraitzen duzue animoso etortzen.
Ez dakit orain arte ipinitako buruketak zuen gustokoak izan diren.
Animatu eta komentario bat ipini